Guri Buruz
Bi hamarkada baino gehiago Gipuzkoako higiezinen kudeaketan.
Gu
Bi hamarkada baino gehiago daramatzagu Donostian eta inguruetan etxebizitza, lokal eta garajeen salerosketa eta alokairu sustapenean.
Etxeko Higiezinak 1993an sortu zen, Josebe Aldasoro izan zen bere sortzailea, eta lehen bulegoa gaur egun ere bere puntu nagusia den tokian kokatu zuen, Biteri plaza 1. zenbakian, behean.
Urte hauetan guztietan salerosketa eta alokairuen kudeaketa zintzotasun eta profesionaltasun osoz egitera dedikatu gara, beti ere erosle, saltzaile, maizter eta jabeak gure kudeaketarekin pozik gera daitezen saiatuz. Gure zerbitzu urteek bermatzen gaituzte.
Gure Taldea
Obra gremioak, tasatzaileak, dekoratzaileak, etab. gurekin elkarlanean aritzen dira hau guztia posible izan dadin, eta noski, gure prozeduretan berrikuntza etengabea eskaintzeko batu diren gazte, komertzial, idazkari eta zerbitzu informatikoko taldea.
Eskaintzen Duguna
Salmentak
Mota guztietako higiezinen transakzioetara dedikatzen gara. Tasazioak. Bezero zorro handia. Higiezinen eskaintza zabala. Higiezinen webgune nagusietan hedapen handia.
Aholkularitza
Kasu bakoitzean aholkularitza indibidualizatua eta pribatua. Eragiketak amaiera onera eramateko beharrezko tramite guztien kudeaketa beti profesionaltasun osoz bermatuko da.
Alokairuak
Mota guztietako alokairuak kudeatzen ditugu. Egonaldi luzeak. Aldi baterakoak. Gure lana maizter onenen aukeraketa iragazkia izatea da.
Bermea
- Nomina egiaztapena.
- Aseguruak.
- Fidantzak.
- Gordailuak.
